Debekatuta dago petardoak eta antzerakoak jaurtitzea

Ubane Madera 2019ko abe. 30a, 10:13

Egun hauetan ohikoa izaten da petardoak, bengalak eta antzerakoak botatzen ibiltzea. Esaterako, gogotsu jardun zuten batzuk joan den eguen gauean. Bada, horren harira, Soraluzeko Udalak gogorazi nahi du halakoak jaurtitzea debekatuta dagoela eragiten duten kalteengatik, bai pertsonei eta baita animaliei ere. Jaurtitzeak, gainera, isuna dakar.
 

Soraluzeko Udalak gogora ekarri du petardoak, bengalak eta antzerakoak jaurtitzea debekatuta dagoela udalerrian, Zibismo ordenantzaren 13. artikuluko bigarrengo apartatuaren arabera.

Zera dio, hain justu, apartatu horrek: debekaturik dago bide publikoan petardoak, bengalak edo jaurtitzeko ezein tresnarik (arkuak, zerbatanak, tiragomak, etab.) erabiltzea. Urratze arintzat kalifikatuta dago 50€-200€ bitarteko isunarekin.

Berariazko debeku horrez aparte, egunotan adituak badabiltza gogora ekartzen petardoen-eta zaratak oso kaltegarriak direla, bai pertsonentzako eta baita animalientzako ere. 

Animalientzat eta pertsonentzat kaltegarri

Pertsonen kasua, estres handia eragiten die autismoa eta epilepsia jasaten duten pertsonei, batzuetan ospitaleratze beharra izateraino. Horrez aparte, petardoen erabiltzaileek eurek zein ingurukoek erredurak jasan ditzakete. Eta baita ondareak ere, ez baita jakiten petardoek zein norabide hartuko duten

Eta animalien kasuan, berriz, izua eragiten diete, batzuetan bihotzekoak sortzeraino.