Inuxente, inuxente…

Ubane Madera 2019ko abe. 29a, 11:54

Colonen monumentuaren muntaia, biribilgunean.

Ze ona! Ia sinetsi ere egin dut! A ze barreak! Halakoak eta bestelako komentarioak egin zituzten herritar askok atzo, Plaentxia.eus-eko albistea irakurri ostean. Badirudi, bada, notiziari laster antzean antzeman ziotela ez zela benetakoa. Hala ere, norbaitek sinistu badu… Inuxente, inuxente, txakurraren buztana tente!!! Barre egin dugu, ezta? Horixe zen, bada, asmoa. Bide batez, jakizue notiziaren sortu izana herritar biri zor diegula. Mila esker barre eragitearren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.