Inauguratu dute Colonen monumentua

Erredakzioa 2019ko abe. 28a, 10:13
Cristobal Colonen omenezko monumentua, biribilgunean. Argazkia: Mikel Valero.

Irukurutzetako biribilgunean inauguratu dute "plazentziatar" ospetsuaren monumentua: Kristobal Maiztegi Larreategi Salogoen Laskurain, a.k.a. Cristobal Colon.

Brontzezko irudi klasikoa bezain ederra da, azpian zutabe korintioa duena. Bada Bartzelonako monumentuaren traza hartzen dionik, baina "Soraluzekoa askoz dotoreagoa da" adierazi du konkistatzailearen jarraitzaile den herritar batek. Beste zenbaitek, berriz, monumentua jarri izana kritikatu dute, Colon "espoliatzailea" goratzen duela salatuz.    

Udaletxetik jakinarazi digutenez, joan den maiatzean Francisco Melendez Polo jaunak bere tesi doktorala, Colón vizcaino izenekoa, defenditu zuen Salamancako unibertsitatean, "bikaina cum laude" lortuz.

Bitxikeria moduan, monumentuko irudiak Soraluzeko irudiak Cristobal Colonen jaiotetxea omen zena seinalatzen du: Salonazpi, alegia.

Turistentzako aparkalekua

Udal-iturrien arabera: "Salamancan bai eta Soraluzen ez? Zer edo zer egin behar genuen herriko semea gogoratzeko: irudia udazkenean enkargatu eta abenduan bere lekuan ezarri dugu. Argi-fokuak falta dira oraindik; indarra Elektrikatik jasoko du. Eta ez dugu baztertzen errebueltan bertan turistentzako aparkaleku txukun bat antolatzea, selfiak modu eroso eta seguruan egiteko."

2018. urtean Soraluzek 675. urteurrena ospatu zuen eta 2019an Cristobal Colonen irudia inauguratu du... zer ekarriko du 2020. urteak?