Gabonetako kontzertu berezia gaur elizan

Egoitz Unamuno 2019ko abe. 27a, 08:00

Gaur, barikua, Ezoziko Ama abesbatzak gabon kantez osatutako kontzertu "berezia" eskainiko du elizan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. 

Berezia, aurreko urteetan ez bezala kontzertuko errepertorioa gabon kantez osatua izango delako eta kontzertuaren lehen atalean kanta latinoamerikarrak kantatuko dituztelako, “erritmo handia dutenak”, Aitor Garitano zuzendariaren esanetan, “Calipso eta beste batzuk”. Kontzertuaren bigarren atalean, euskal gabon kanta tradizionalak kantatuko dituzte, “Aragües konposatzailearen gabon suitea”. Besteak beste, ondorengo kantu ezagunak: Oi Betlehem, Haur eder baten bila, Horra Mari Domingi, Hator hator…

Kontzertuan Leire Ugarte Bergarako pianistak ere parte hartuko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.