Inauguratu eta estreinatu dute Plaza Zaharreko izotz pista, arrakasta handiarekin estreinatu ere. Zabaldu zutenean jende asko ez zegoen arren (pilota torneoa zegoen), bertan zeudenek berehala bete zuten pista. Izan ere hogeinaka hogeinaka sar daiteke bertara. Eta segituan sartu ziren lehen hogei patinatzaileak.
Batzuk trebezia handiarekin, beste batzuk pinguino-laguntzaileei ondo oratuta, baina guztiak ibili ziren zein baino zein gusturako patinatzen.
Datozen egunotan ere asko izango dira bertaratuko direnak. Sarrerak Bizikale Merkatari Elkarteko saltokietan eta tabernetan eskura daitezke, hiru euroan.