Urteko azken ospakizuna, Itxaropena elkartean

Ubane Madera 2019ko abe. 18a, 12:09

Itxaropenako bi bazkide otarretako batekin, 2018an.

Barikuan, Gabonetako ospakizuna egingo dute Itxaropena elkartean. Hiru ekitaldiz osatuko dute arratsaldea. 17:00etan hasita, karta-jokoen sari banaketa egingo dute. Gero txistor pintxoak banatuko dituzte eta arratsaldea borobiltzeko, 30 otar zozkatuko dituzte.

Urteko azken ospakizuna egingo dute Itxaropena elkartean barikuan. 17:00etan hasita, lehenengo sariak banatuko dizkiete, musean, briskan eta tutean jokatzen ibili diren bazkideei, karta-joko mota bakoitzeko hiru sari.

Txistor pintxoak, guztiendako

Horren ondoren, txistor pintxoak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. 20 kilo txistor erosiko dituzte herrian pintxotarako. Eta txistorrari laguntzeko edaria ere emango dute, dena doan. 

Eta arratsaldea borobiltzeko, 30 otar zozkatuko dituzte Itxaropenako bazkideen eta babesleen artean. 600 bazkide inguru dira, eta 25 babesle. 

Bestalde ohartarazi dute aste honetako egueneko bingo saioa izango dela azkena; gero, urtarrilaren 16an hasiko da bingoa berriro ere.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.