Kantari eta musikari eibartarrak Gloria Fuertesi ikasitako poemak kantatu eta errezitatuko ditu, beti ere idazlearen jatorrizko "espiritua mantenduz".
Kontzertua Errabal Kultur Elkarteak antolatu du, abenduko Irakurketa Feminista saioaren ekimen osagarri gisa. Izan ere, abenduko irakurketa saioan Gloria Fuertesen testuak izan dituzte irakurgai, bere garaian Josu Landa idazle eta iltzultzaileak euskaratu zituen testuak baliatuta (www.armiarma.eus).
Emanaldirako sarrerek 5 euroko prezioa izango dute.
"Kontzertu poetikoak"
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hemendik aurrera, hilero "kontzertu poetikoak" antolatuko dituzte, irakurketa saioetan lantzen dituzten testu edo gaiekin lotura izango dutenak. Aurreratu dutenez, urtarrilean Anarik joko du.