Hemen da izotz pista

Ubane Madera 2019ko abe. 17a, 17:34
Izotz pista muntatzen, gaur arratsaldean, martitzena.

Iritsi da Gabonetarako izotz pista, gaur arratsaldean iritsi ere. Bi egunok emango dituzte berau muntatzen, eta barikurako gertu lagako dute, orduantxe inauguratuko dute-eta, 18:00etan. Behin inauguratuta, urtarrilaren 6ra arte egongo da Plaza Zaharreko karpan.

Barikutik, abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango da Bizikalek, Soraluzeko Merkatarien Elkarteak ekarri duen izotz pista. Zabalik egongo da goizez, 11:00etatik 14:00ak arte, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00ak arte, Plaza Zaharreko karpapean. 

Azoka txikia Erregetxean

Gaur arratsaldean hasi dira hura muntatzen. Eta baita karpa argiztatzeko lanak egiten ere. Eta bihar segituko dute lanean. Hain justu, arrazoi horrengatik, eguenetako azoka txikia Erregetxean egingo dute bihar. 

Izotz pistari dagokionez. lauki itxura izango du eta etxola eta txokoa ere izango ditu, patinak, oinetakoak eta bestelakoak jantzi eta eranzteko. Zabalik dagoenean DiverParke enpresako bi begirale izango dira, azalpenak ematen eta laguntzen. 

Sarrerei dagokienez, 20 minutuz ibiltzea 3 euro kostako da. Bizikaleko saltokietan erosi ahalko dira sarrerak.