Gurrutxaga eta Artolaren bluesaren plazera eguzkipean

Egoitz Unamuno 2019ko abe. 17a, 09:59

Domeka eguerdiko lasaitasunean, eguzki eta haize epelak lagunduta, ikusleek gozatu ederra hartu zuten Ion Gurrutxaga eta Urbil Artolaren blues emanaldiarekin. Argazkiak: Fernan Oregi. 

Domekan, arrakastarako osagai guztiek bat egin zuten zubian: musikari motibatuak, eguraldi zoragarria eta ikusle multzo handia patxadaz jarrita. Eta ondorioz, denek gozatu zuten eguerdiko blues kontzertu eder batez. 

Gurrutxagak eta Artolak, gitarra bana hartuta, euskarazko eta ingelesezko blues kantuak jo zituzten, ordu eta erdiko kontzretu mamitsua osatuz. Gainera, Gurrutxagak zuzeneko musika konposizioak egin zituen ahotsa, musika intrsumentuak eta bestelako objektuen hotsak zuzenean nahastuz. Emaitza ikusgarria izan zen.

Domekakoa Blues Hotsak jaialdiak behar zuen itxierako ginda izan zen, dudarik barik. Etorkizunean ere errepikatzeko aho zapore gozoa lagatzen duen horietakoa.