…eta piztu zituzten!

Ubane Madera 2019ko abe. 13a, 16:15

Zaparradari eta eguraldi desatseginari txokolate beroarekin aurre eginez, atzo hainbat herritar eta Udaleko eta Bizikaleko ordezkari animatu ziren Gabonetako Argiak Pizteko ekitaldian parte hartzera. Elkarrekin atzera kontaketa egin ondoren sakatu zion alkateak argiak piztu eragiteko botoiari.

Argiak pizteko ekitaldian Bizikaleko ordezkariek azpimarratu zuten, besteak beste, argion bitartez, Gabon giroa ekarri nahi dutela udalerrira. Halaber, gogora ekarri zuten Bizikalek izotz pista ere ekarriko duela Soraluzera, “bailarako handiena”, eta herritar guztiak gonbidatu zituen abenduaren 20an egingo duten inaugurazio ekitaldira.