“Euskal herritarrak defendatzea” eskatu zioten atzo legebiltzarrari

Ubane Madera 2019ko abe. 13a, 11:46

Pentsioak legez babestu ditzala eskatu zioten milaka lagunek legebiltzarrari, atzo: “Lege bat onartzeko eta Kongresuan defendatzeko eskatzen dugu, Kongresuan baitago gure eskubideak onartzeko gehiengoa”. Hainbat soraluzetar ere izan ziren manifestazioan.

Atzo, milaka lagunek manifestazioa egin zuten pentsio publiko duinen defentsan, Gasteizen. Hainbat komunikabideren arabera, 5.000 pertsona inguru elkartu ziren legebiltzarraren aurrean, eta manifestazioaren amaieran, pertsona nagusiekin lan egiten duten eta pentsioak defendatzen dituzten 22 elkartek babestutako komunikatua irakurri zuten.

Haren bitartez, aldarrikatu zuten azken ia bi urteetan kalean defendatzen ibili diren eskaerak legebiltzarrak legez babes ditzala, haiek Espainiako Kongresuan aurkezteko: “Estatuko Aurrekontuekin finantzatuko den Pentsioen Sistema Publikoa; pentsioak urteko KPIaren arabera igo daitezela; gutxieneko pentsioa 1.080 euro baino txikiagoa izan ez dadila; 2011 eta 2013ko lege erreformak indargabetu ditzatela eta jasangarritasunaren faktorearen baitan dagoen generoarekin lotutako aldea ken dezatela”. 

“Gobernuan dagoena dagoela, pentsio publikoak babestu behar dira beti!”, bukatu zuten protesta ekimena.  

Argazkiak: Txaro Lete Lakuesta

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.