Aspaldiko Soraluze eta soraluzetarrak argazkitan

Ubane Madera 2019ko abe. 12a, 15:05

Herritarrak erakusketa ikusten, atzo, martitzena.

Amutxastegi lantegia bota zutenekoa, Plaza Zaharrean metro kuadraua taberna zegoenekoa, Sacia lantegiak Etxaburuetan lagatako orube hutsa… halako eta antzerako argazkiekin osatu dute martitzenetik zabalik dagoen Kontrargiren erakusketa. Herritarrak badabiltza aspaldiko argazkiok ikusi, eta zein den zein eta zer den zer errepasatzen.

1988tik 2004ra bitarteko erretratuekin osatu du Kontrargi argazki kolektiboak abenduaren 28ra arte zabalik egongo den erakusketa. 

Martitzenean zabaldu zuten, eta hasi da herritarren bisitak jasotzen. Bertaratzen direnek, gainera, denbora ematen dute argazkiak ikusten: azaltzen diren herritarrak identifikatzen, ea ezagunen bat, edo akaso, norbera azaltzen den, zelakoa zen orain dela 20 urte pasako Soraluze…

Egunero zabalik

Izan ere, udalerriak izan dituen aldaketa esanguratsuetako batzuk islatzen dituzte Kontrargiko kideek eta Mikel Valero argazkizaleak ateratako argazkiek. Erakusketa egunero dago zabalik, 19:00-20:30ak bitartean eta zapatuetan 12:00etatik 13:30ak bitartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.