Lorategia berritzen

Ubane Madera 2019ko abe. 11a, 16:06

Atzo, martitzena, Baltegietako lorategia berritzen hasi ziren Auzoko egitasmoaren eskutik. Helduen Heziketa Iraunkorreko ikasleekin elkarlanean, lore eta zuhaixka berriak landatu zituzten kiroldegi ondoko bigarren berdegunean 18 lagun inguruk. 

Aitzurrak eta sardexkak eskuetan hartu, belar txarrak kendu, lurra txukundu, eta dena prest laga ondoren, lore eta zuhaixka berriz hornitzen hasi ziren Baltegietako lorategiaren lehen zatia. Atzo goizean buru-belarri jardun zuten lanean 18 bat lagunek, Auzoko egitasmoaren eskutik, Sara Carrasco dinamizatzaileak gidatuta.

Bukatzeko

Izan ere, Auzoko egitasmoak Helduen Heziketa Iraunkorrean ematen dituen saioetako ikasleekin elkarlanean egin zituzten lorezain lanak, eta lagun dezente elkartu ziren; guztien artean landatu zituzten erramua, ziklamenak eta bestelakoak. “Oraindik ez dugu bukatu”, esplikatu du Sara Carrascok; hala ere, dagoeneko lorategiak erakusten du itxura berritua, eta lore berrien kolorez zipriztinduta ageri da.