Gaztañerre azokaren gaineko balorazio batzarra, bihar

Ubane Madera 2019ko abe. 9a, 09:31
Eroslea eta baserritarra Gaztañerre azokan, aurten.

Bihar, martitzena, batzarra deitu du Udalak, aurtengo Gaztañerre azokaren gaineko balorazioa egiteko. Azokako partaideak bereziki daude gonbidatuta, baina interesa duen edozein bertara daiteke. Bilera udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da, 19:00etan.

Azokari buruz zer hobetu daitekeen edo zer aldatu behar den errepasatzeko deitu du Udalak biharko batzarra, azokaren hurrengo edizioari begira, beharrezkoak badira, aldaketok egiteko. 

Ekarpenak ere helaraz daitezke. Hori horrela, bereziki daude deituta azokan parte hartu zuten baserritarrak eta eskulangileak, baina interesa duen edozein bertara daiteke.