Apurtu dute ispiluetako bat

Erredakzioa 2019ko abe. 8a, 12:10

Atxuriko tuneleko ispilua apurtu eta eraman egin dute jai-egunotan. Orain dela bi aste ipini zuten, Mapa Morearen arabera, tunel hura puntu beltza baita.

Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, barikuan apurtu zuten ispilua, eta lekukoen arabera, lurrean botata laga zuten. Eta gauean bertan hartu eta eraman egin zuten ispilua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.