20 euroko faltsua

Ubane Madera 2019ko abe. 5a, 08:01

20 euroko biak, goikoa faltsua eta behekoa benetakoa.

Atzo goizean, eguaztena, 20 euroko billete faltsuarekin ordaindu zuten udalerriko saltoki batean. Dendaria jabetu eta Udaltzaingora pasa zion abisua, baina ordainketa egin ondoren. Udaltzaingoak arretaz ibiltzeko ohartarazi du.

11:30ak inguruan abisua jaso zuen Udaltzaingoak: udalerriko saltoki batean 20 euroko billete faltsuarekin ordaindu zuten. Saltzaileak jakinarazitakoaren arabera, 30 urte inguruko gizonezko batek bi ogitarteko eskatu eta 20 euroko billetearekin ordaindu zuen. Bueltak eman eta gizonezkoa joan ondoren jabetu zen saltzailea billetea faltsua zela, eta Udaltzaingoari abisatu zion.

Fitxatuta

Saltzaileak errekonozitu zuen egilea, lehenago ikusi izanagatik, nahiz eta hemengoa ez izan. Eta Udaltzaingoak egilea identifikatu egin zuen, baina ordurako joanda zegoen. Udaltzaingoaren susmoa da bi lagunen artean egin zutela atzokoa, batek erosketa egin eta billete faltsua eman eta besteak autoan itxaron. Billete faltsua eman zuena poliziak fitxatuta dauka.

Segurtasun markak begiratu

Herriko saltokian emandako billete fotokopia dela azaldu du Udaltzaingoak, baina kalitate altukoa. Hori bai, ez ditu benetako billeteek izaten dituzten segurtasun markak: ur markak, haritxoa goitik behera eta distira hainbat marrazkitan eta zigilutan. Segidan bi billeteak argazkitan, konparaziorako:

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.