Bihar, zirkulazioa lehengora

Ubane Madera 2019ko abe. 4a, 14:05

Kiroldegia obretan, gaur, eguaztena.

Bihar, eguena, 18:00etan bueltatuko da herri barruko zirkulazioa betiko bidera. Bestela esanda, Errabal-Baltegieta kalea zabaldu egingo dute. Autobus geltokiak ere bihar bertan aldatuko dituzte. 

Azaroaren 26an berrantolatu zuten zirkulazioa, kiroldegiko obrak direla-eta. Garabia erabili dute, besteak beste, materiala igotzeko eta horregatik egon da Errabal-Baltegieta errepide zatia itxita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.