Liburuak, diskoak eta DVDak merkeago eskuratzeko aukera, Kultura Bonuei esker

Ubane Madera 2019ko abe. 4a, 11:41
Tabako dendako Sara Goenaga eta Iratxo dendako Lorea Elizburu bonuen berri ematen, norbere saltokietan.

Gaurtik, eguaztena, eskura daitezke Gipuzkoako Foru Aldundiak kaleratutako Kultura Bonuak, haiek baliatuta liburuak, diskoak zein DVDak erosteko. Bi motakoak daude: euskarazkoak eta beste hizkuntzatakoak. Euskarazkoen kasuan, 20 euroko bonua erosita, 32 euroko gastua egin daiteke.

Gaurtik, abenduaren 4tik urtarrilaren 15era arte salgai izango dituzte Kultura Bonuak Tabako dendan eta Iratxo Goxo-dendan. 

26 udalerritan

Bi motakoak daude: euskarazkoak, eta beste hizkuntzatakoak. Euskarazko bonuen kasuan, 20 euro ordainduta, 32 euroko gastua egiteko aukera ematen dute. Bestelako hizkuntzen kasuan, berriz, 20 euro ordainduta, 28 euro gastatu daitezke. 

Bonua erabili behar da kulturarekin lotutako edozein material eskuratzeko: liburuak, DVDak, diskoak zein filmak. Hori bai, zerrendatik salbuetsita daude testu-liburuak, ikasketa-liburuak eta liburu profesionalak. 

Guztira, Gipuzkoako 26 udalerritan eskura daitezke bonuok, tartean baita Soraluzen ere.