Dolmenen Ibilbidea gero eta ezagunagoa

Ubane Madera 2019ko abe. 4a, 09:59

Antzuolarrak Dolmenen Ibilbidearen amaieran.

Antzuolako Arrola Mendi Taldekoek Dolmenen Ibilbidea bisitatu zuten, Antzuolatik bertatik oinez etorrita. 23 kilometro egin zituzten, Soraluzek, Bergarak eta Elgoibarrek konpartitzen duten historiaurreko estazio megalitikoa bertatik bertara ezagutzen. 

Elosumendi, Hirukurutzeta, Karakate eta Plaentxia; horixe da antzuolarrek egin zuten ibilbidea, Goiena Komunikazio Taldearen kronikan dioten moduan. Argazkiak betan klikatuta daude ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.