Jaitsi egin da apur bat

Ubane Madera 2019ko abe. 3a, 15:23
Zubi Nagusia gaur, abenduaren 3an.

233 langabe. Horixe da azaroan Soraluzen kontabilizatu zuten langabe kopurua. Gaur helarazi dute langabeziari dagokion irakurketa, eta gutxi bada ere, urrian baino langabe gutxiago daudela dio. Oro har, eskualdeko joera berbera izan du langabeziak Soraluzen. 

Urrian baino hiru langabe gutxiago kontabilizatu dituzte azaroan Soraluzen. Eta jaitsi egin bada ere, udalerriko langabezia-tasa ez da bueltatu uda aurreko eta udako datuetara, urteko baxuenetara, alegia; are gehiago, ia maiatzeko langabeziaren pareraino ailegatu da. 

Herriz herriko alderaketari dagokionez, hor ez dago aldaketarik, eta bailaran Soraluzek segitzen du langabezia tasarik handiena izaten: %12,43. Soraluzeren ondoren dator Eibar, %12,25eko tasarekin. Eta tasarik baxuena duen udalerria, berriz, Mendaro da, %6,37arekin.

Udalerriz udalerri, honakoak dira azaroko langabezia datuak:

  • Deba 194 %7,28
  • Eibar 1.561 %12,25
  • Elgoibar 484 %8,75
  • Mendaro 63 %6,37
  • Mutriku 201 %7,55
  • Soraluze 233 %12,43
  • Debabarrena 2.736 %10,34