Soraluzeko Egunean Behin taldea sortu dute

Egoitz Unamuno 2019ko aza. 29a, 11:57

Egunean Behin joko digital berriaren erabiltze batzuk Soraluzeko taldea sortu dute, herriko jokalariek sailkapen berean agertzeko aukera izan dezaten.   

Soraluzeko taldean parte hartu nahi izanez gero, nahikoa da taldearen kodea sartzea: 6F8C8C

Euskarazko joko digitalak 39.000 erabiltzaile baino gehiago ditu dagoeneko eta kopurua gorantz doa. Aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskarga daiteke. 

Sustatu.eus atarian azaldu dutenaren arabera, lagun arteko taldeez gain, hainbat herritan sortu dituzte jokalari taldeak: Ean, Eibarren, Lekeition, Zumaian... Hemendik aurrera, Soraluzen ere bai. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.