Egoitzetako gatazken konponbidea Gipuzkoako Foru Aldundiari exijitu dio zuzenean ELA sindikatuko Ongizate zerbitzuetako kide Janire Diaz Jauregik. Diazen esanetan, irtenbidea Foru Aldundiaren eskuetan dago, Diputazioaren eskuetan baitago zerbitzua finantzatzeko diru-iturria, nahiz eta gaur egun “lau patronal” arduratzen diren egoitzen kudeaketaz.
Bizi-kalitatea "erdigunean"
Horrekin batera, sindikatuko ordezkariak adierazi du egoitzetakoa ez dela lan gatazka soila; hortik harago, gaineratu du protestan diharduten langileek “erdigunean” jarrai nahi dituztela langileen eta egoiliarren, guztien bizi-kalitatea; lehen kasuan lan baldintzak hobetuz, eta bigarren kasuan, haiekiko arreta hobetzeko duten neurriak hartuz.
Eta datu batzuk ere mahai-gaineratu ditu. Esan duenez, laguntzaile bakoitzak egunean 90 minutu eskaintzen dizkio egoiliar bati, eta ez dute izaten nahikoa asti haien behar guztiak asetzeko. Salatu du fardelak falta direla eta ikusi dutenez, egoitza askotan jatekoaren kalitatea jaitsi egin dela, zerbitzua merkatze aldera.
Horrez aparte, azpimarratu du irtenbidea lortu arte ez dutela “amore emango”.