SOS deia Osintxuko eskolatik inguruko herrietako gurasoei

Erredakzioa 2019ko aza. 27a, 08:00
Osintxuko eskolaren etorkizuna kinka larrian dago 2019-2020 ikasturterako ume falta dutelako; Ponportola guraso taldea eta Osintxuko Herri Batzarra eskolaren proiektua ezagutzera ematen ari dira, inguruko herrietako gurasoak umeak bertan eskolaratzera gonbidatzeko, besteak beste, Soraluzekoak.

Hain justu, azken urteotan Soraluzeko hainbat gurasok egin dute hautu hori eta umeak Osintxuko eskola txikira eroan dituzte, esaterako, Sara Peñalba plazentziatarrak. Ikusentzunezkoan adierazi duenez, ez zuten nahi umea eskola handi batera eroaterik eta hargatik eroan zuten Osintxuko eskolara, eskola txikia delako eta bertan hainbat adinetako umeak daudelako elkarrekin. Etorkizunean, bigarren umea ere bertara eroateko asmoa dute, oso gustura daudelako. Momentu honetan, gainera, Osintxun bizi dira.   

Astelehenean, Goiena.eus-ek gaiaren inguruko ikusentsunezkoa (albiste honetan ageri dena) eta erreportajea argitaratu zituen.