Herritarrak pozik loteriaren sariagatik

Ubane Madera 2019ko aza. 26a, 11:03

Oraindik ere nabari da kalean loteriaren brisa. Saridunek aitortzen dute (kamera atzean) pozak zoratzen daudela, eta baita gainerako herritar asko ere. Kutxabanken eta Laboral Kutxan esan dute atzo bertan igarri zutela mugimendua, eta batzuek dagoeneko kobratu dutela saria. Herriko merkatariak, berriz, esperoan daude, udalerrian egokitu den euro zaparrada hori salmentetan ere igarriko ote den. 

Halaxe kontatu dute Plaentxia.eus atariak egindako inkestan Iñaki Etxabe harakinak, Ezozi Arizaga baserritarrak, Itziar Agirre eta Lorea Elizburu Iratxo goxo-dendako saltzaileak, Esther Iñurrieta herritarrak, Kooperatibako Mila Morok eta Mariapi Etxeberriak eta Kutxabankeko Amaia Gantxegi arduradunak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.