Dantza eta martxa, Oihan Vegarekin

Ubane Madera 2019ko aza. 25a, 09:16

Oihan Vega DJ ezagunak saltoka, kantuka eta dantzan ipini zituen zapatu iluntzean Plaza Zaharrean elkartu ziren gaztetxoak eta umeak. Kantu ezagunak, martxosoak eta dantzagarriak ipini zituen, bolumen handiarekin eta berak indartsu animatuta.

Eguraldia lagun izan ez arren, kalean zebiltzan gaztetxoak (ez asko) Plaza Zaharreko karpara erakarri zituen Oihan Vegaren DJ festak. Kantu ezagunak, hemengoak eta hangoak, umeendakoak eta gazteendakoak… denetarik ipini zituen Angiozarko DJak, eta berari begira zebiltzan gaztetxo guztiak dantzan ipintzea lortu zuen.

Saioaren bukaeran autografoak sinatu zituen eta hainbat zalerekin argazkiak atera zituen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.