Lehengo eta oraingo hainbat txistularik kalejira egin zuten barikuan, Santa Zezilia egunarengatik. Iluntzean irten, eta ia 22:00ak arte jardun zuten Santa Zeziliaren izena duen kantua kalerik kale joten, Imanol Lopezen zuzendaritzapean eta Domentx Uzinen gidaritzapean. Topaketa borobiltzeko, elkarrekin afaldu zuten. Irudiak: Ander Pastoriza.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.