Beatriz Egizabalek helduentzako ipuin saioa eskainiko du iluntzean

Egoitz Unamuno 2019ko aza. 24a, 09:49

Beatriz Egizabal.

Beatriz Egizabal Kaontukantoi konpainiako antzezleak helduei zuzendutako Baubo ipuina kontatuko du gaur iluntzeko 19:00etan antzokian. Emanaldia Emakumeen Topaguneak antolatu du azaroaren 25aren bueltako egitarauaren baitan. 

Kontukantoi konpainiaren webguneak honela aurkezten du ipuina: 
 

Bazen behin Baubo

Bazen fisikoki berezia

Bazuen zer esateko

Bazuen nori esateko

Bazuen non esateko

Bazuen nondik esateko

Zer, nori, non, nondik jakin nahi?

Badago erantzunak jakiteko aukera….

Erradikalak ginen ikuskizunaren ordez

Udaletik jakinarazi dutenez, hasiera batean, Erradikalak ginen saioa zegoen gaurko programatuta, baina Ane Labakak gaur arratsaldean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurreko saioan kantatu behar duela eta, azkenean erabaki dute Erradikalak ginen ikuskizuneko parteaide den Beatriz Egizabalek ipuin kontaketa eskaintzea. 
 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.