Eskaintza mardula bigarren eskuko azokan

Egoitz Unamuno 2019ko aza. 23a, 15:56

Postu ugari eta askotariko produktuak izan dira gaur goizean erosgai Plaza Zaharreko karpan egin den bigarren eskuko azokan.  

Umeendako jolasak, liburuak, CD-ak eta, batez ere, arropak izan dira salgai azokako postuetan. Guztira, dozena bat postu jarri dituzte, eta alde horretatik, edizio guztietatik konpletoenetakoa izan da. Izan ere, herriko saltzaile ugariez gain, kanpotik etorritako hainbat saltzailek ere jarri dute postua. Guztira, dozena bat postu.  

Bisitariei dagokienez, tantaka tanta jendea hurreratu den arren, goiz guztian zehar etengabekoak izan dira euri zaparrada eta haize erauntsiak eta, ondorioz, karpara hurreratu diren herritarrak ez dira izan espero zitezkeen beste. Hala ere, saltzaile batzuk gustura azaldu dira izan dituzten salmentekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.