Gaztaina-saltzailea Plaza Berrian

Ubane Madera 2019ko aza. 22a, 19:10
Gaztainak erosteko txanda itxaroten.

Aspaldiko partez, gaztaina-saltzailea izango da aurtengo udazken-neguan udalerrian. Gaur, barikua, estreinatu du saltokitxoa, eta Plaza Berrian izango da eguenean hasi eta asteburu osoan. Lehen bezeroek gustura asko erosi dituzte bertan erretako gaztainak. 

Sua piztu, sugarrak erretzen laga, gaztainak zuritu eta su-gainean ipini, eta 18:00etarako gertu ziren Plaza Berriko aurtengo lehen gaztaina-erreak. Herritar bat baino gehiago gerturatu da haiek erosteko deseatzen, eta pozik eskuratu dituzte kukurutxo beroak dozena gaztaina barruan zituztela. Izan ere, badira hainbat urte Soraluzen ez zela gaztaina-erreak eskuratzeko aukerarik. 

Bada, aurrerantzean eta gaztainek iraun bitartean, bertan izango da gaztaina-saltzailea, eguenetik domekara bitartean.