Hezitzailea behar da gaztelekurako

Ubane Madera 2019ko aza. 22a, 18:10

Hainbat gazte Gaztelekuan.

Udal gaztelekurako hezitzailea behar du Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak. Curriculumak aurkezteko epea zabalik dago, azaroaren 30era arte. Asteburuetan lan egiteko lanpostua da. 

Lanpostuan egin beharrekoa honakoa da:

  • Gaztelekuko dinamika kudeatu.
  • Gazteen garapenaren jarraipena egin.
  • Gazteen beharrak identifikatu eta lantzea.
  • Lan hezitzaile eta euskalduna egin.

Lanposturako kontuan hartuko dutena, berriz, honakoa da:
 

  • Erdi edo goi-mailako titulazioa izatea honako hauetan:
    Gizarte hezkuntza
    Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia
    Magisteritza
    EGA edo titulu baliokideren bat.

Eta honako ezaugarriak baloratuko dituzte: 
 

  • Hezkuntza ez formalean  lan-esperientzia izatea.
  • Hezkuntza formalean lan-esperientzia izatea.
  • Kukumixo aisialdi taldean parte hartzea edo hartu izana.
  • Begirale eta zuzendari ikastaroak.
  • Espezializazio ikastaroak izatea (bereziki haur eta gazteen parte hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, euskara lantzeko estrategiak...).
  • Haurtzaroaren eta haurren errealitatea ezagutzea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • Soraluzekoa izatea.
  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza.

Curriculumak bidali miren@pilpilean.eus helbidera.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.