Kantuan ospatu zuten Santa Zezilia eguna

Ubane Madera 2019ko aza. 21a, 12:11

Iluntzeaz bat hasi zen atzo Soraluzeko Musika Eskolako musikari gazteen kalejira. Eguraldia lagun, Santa Ana kalean, zubian eta Plaza Zaharrean egin zituzten geldialdiak abesteko. Bukatu, berriz, Plaza Berrian bukatu zuten kantaldia, bukaeran txoripan eta guzti.

Azaroak 22, Euskal Herrian Euskaraz, Musikalean… kantuak abestu zituzten atzo Soraluzeko Musika Eskolako ikasle gazteek kalejiran. Gurasoak eta ikusleak lagun, Santa Zezilia eguna ospatzen lehenak izan ziren. Eguaztena kolorez eta musikaz jantzi zuten.  

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.