Puntu ilunak argitzen laguntzeko ispiluak

Ubane Madera 2019ko aza. 21a, 11:03

Ispilua Calongeko tunelaren alde batean.

Atzo, eguaztena, lau ispilu ipini zituzten udal langileek Atxuriko eta Calongeko tuneletan, bakoitzean bina. Bi tunelok puntu ilunak direla ondorioztatu zuten Parekidetasun Batzordean, eta bertan erabaki zuten ispiluak ipini behar zirela tunelen sarrera-irteera puntuetan, tunel barrua ikusi ahal izateko.

Atzo goizean lau ispilu ipini zituzten udal langileek Calongeko eta Atxuriko tuneletan. 1.190 euroko inbertsioa egin du Parekidetasun Batzordeak ispilutan, hain justu, bertan erabaki zutelako egokia zela ispiluok ipintzea aipatutako bi tunelak puntu ilunak baitziren, Mapa Morean ondorioztatutakoaren arabera.

“Badira hainbat hilabete erabaki hori hartu zela, eta apur bat berandu bada ere, azkenean ipini ditugu ispiluak”, esan du Patricia Borinagak, Parekidetasun zinegotziak. Aipatutako tunelek, ispiluez gainera, ohikoak baino argiztapen handiagoa ere badute, arrazoi berberarengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.