14 saltoki izango dira bigarren eskuko azokan

Ubane Madera 2019ko aza. 20a, 11:03

Herritarrak erosten eta saltzen, iazko azokan.

Zapatuan egingo dute bigarren eskuko produktuen azoka. Eta aurten 14 herritarrek parte hartuko du. Salgaien artean denetik izango da: jantziak, oinetakoak, osagarriak eta jostailuak batik bat, baina baita liburuak, CDak eta bestelakoak ere. Oso prezio merkeetan ipini ohi dituzte produktuak, eta urtetik urtera erosleak irabazten dituen azoka da.

Bigarren eskuko azoka 10:00etan zabalduko dute14:00ak arte, Plaza Zaharreko karpan. Hori bai, beste urte batzuetakoa ikusita, hobe izaten da lehen orduan joatea. Iaz, adibidez, 09:00etarako dagoeneko bazebiltzan bezeroak erosi nahian.

Oso-oso merke

Izan ere, genero asko eta oso merkea eskuratu daiteke bigarren eskuko azokan. Iaz, produktu gehienak 2-3 euroan saldu zituzten. Salbuespenak izaten dira txamarrak-eta. Baina horiek ere merke-merke erosteko aukera izaten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.