Herriko artista gazteen lanak ikusgai

Ubane Madera 2019ko aza. 19a, 10:13

Krabelin Pintura Eskolako ikasleen margolanekin osatutako erakusketa zabaldu zuten atzo, astelehena, kiroldegiko erakusketa-gelan. 30 bat ikaslek landuta, paisaiak, natura, animaliak, komikiak… eta beste hainbat gai erreproduzitzen dituzten mihise koloretsu eta dotoreek jantziko dituzte erakusketa-gelako paretak azaroaren 30era bitartean. 

Paula Pinilla irakaslearen gidaritzapean, haren 30 bat ikaslek ikasturtean landu dituzten margolanak ipini dituzte ikusgai kiroldegiko erakusketa-aretoan. Berau ikusteko ordutegia, honako hauxe: astegunetan 19:00-20:30ak bitartean eta zapatuetan 12:00-13:30ak bitartean. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.