Arropa beltzak behar dituzte Mediterraneoko migratzaileen gaineko erakusketa baterako

Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 08:48
Maite Salutegri eta Jone Urain keramikagileak. Argazkia: Barren.eus.

Abenduaren 12tik aurrera, Pott Keramika taldeak Urdina? izeneko erakusketa jarriko du ikusgai  Donostiako Aquariumean, “Mediterraneo itsasoko migratzaileen egoeraz hausnarrarazteko”. Instalazio artistikoa osatzeko arropa beltzak behar dituzte eta bilketa puntuetako bat Soraluzen jarriko dute.

Maite Salutegri (Eibar, 1963) eta Jone Urain (Mendaro, 1967) bikoa dira Pott Keramika eta abenduaren 12an, 'Urdina?' izenburuko erakusketa zabalduko dute Donostiako Aquariumean, Mediterraneo itsasoko migratzaileen errealitatearen egungo egoeraz hausnartzera bultzatzeko. Instalazio hori sortzeko, baina, laguntza eskatu dute. Arropa beltza behar dute eta arropa jasotzeko bilketa puntuak prestatu dituzte Gipuzkoako hainbat herritan, Soraluzen ere bai.

Soraluzen Gaztetxea izendatu dute bilketa-puntu moduan eta eguaztenean, eguenean eta barikuan jasoko dituzte arropak, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Katilu urdinak eta arropa beltzak

Erakusketa bera abenduaren 12an zabalduko dute Donostiako Aquariumean, Nautilus aretoan, eta urtarrilaren 21a arteko epea egongo da bisitatzeko. Pott-eko kideak EKG (Euskal Keramikagile Garaikideak) taldeko kide dira eta hainbat erakusketa antolatu izan dituzte gainerako kideekin batera. Oraingoan, Txaro Marañonekin egin dute bat erakusketa hau osatzeko. Erakusketa, katilu urdinez eta arropa beltzez osatuko dute. egongo da kokatuta.