Irundik, Donostiatik, Bergaratik, Barakaldotik, Azpeititik… etorritako argazki-zaleek bat egin zuten atzo Soraluzekoekin, Kontrargiren argazki rallyaren aurtengo edizioan. 31 lagun elkartu ziren, eta goiz osoa eman zuten Kontrargi Argazkilari Kolektiboak ipinitako gaien arabera argazkiak ateratzen herrian zehar.
Sariak urte hasieran
Argazkiok bildumaka aurkeztu eta guztiak aztertu ondoren, sari banaketa egingo du Kontrargik urte hasieran. Horrez aparte, erakusketa ere ipiniko dute kiroldegian. Eta gainera, atzoko jardunaldia puntuagarria izango da Herriz Herri rally zirkuiturako. Aurten, VII. edizioa bete du zirkuitu horrek.