Sasoi betean

Ubane Madera 2019ko aza. 18a, 10:02

Bapo bazkaldu eta gero, ederki asko ibili ziren 80 urtetik gorako herritarrak urteko topaketan. 90 bat lagun elkartu ziren, eta kantuan eta dantzan borobildu zuten jarduna. Bestalde, aurtengo omenduek, Carmelo Mendizabalek eta Lucia Etxabek argazkiak eta bertsoak jaso zituzten opari.

Giro ederra izan zuten zapatuan Itxaropena Erretiratu Elkartean. 80 urtetik gorakoen bazkaria tarteko, ia 100 laguneko kuadrilla elkartu zen mahaiaren bueltan. Eta Fernan Oregiren argazkiek erakusten duten moduan, primeran ibili ziren, batik bat Marisa Iturberen, Oteizan bizi den soraluzetarraren doinuekin kantuan eta dantzan.