Wim Hof praktikatzeko gonbita egin dute biharko, zapatua

Ubane Madera 2019ko aza. 15a, 11:30
Wim Hof metodoa praktikatzen, San Martzialen. Argazkia: Andoni Calles.

Bihar, 09:00etan egin du hitzordua Andoni Callesek, Wim Hof metodoko adituak, berau taldean praktikatzeko. Gaztetxe aurrean elkartu ondoren, kiroldegira joango dira meditazioa eta arnasketak egitera, eta gero, horrela nahi duenak ur hotzetan sartzeko aukera izango du bertan.

Gonbita egiteaz batera, Callesek gogora ekarri du honako gauzak eraman behar direla: jantzi erosoak, esteratxoa, kuxina (aukerazkoa) eta ur hotzetan sartu nahi duenak bainujantzia eta toalla.  

"Gorputza ez gaixotzeko"

“Zure sistema immunologikoa indartu, odolaren optimizazioa lortu, gorputzaren hantura murriztu, alkalino bihurtu, odolaren zirkulazioa hobetu, gorputzeko gantz marroia gehitu (grasa ona, bero mantentzen gaituena), zure ahalmen fisikoa gehitu, metabolismo azkartu, barne bakea lortu... gorputza ez gaixotzeko prestatu…Eta beste hainbat onuraz gozatzea nahi baduzu ez izan zalantzarik zure goxotasun gunetik ateratzeko eta etortzeko praktikatzera”, azpimarratu du Wim Hof metodoko Soraluzeko gidariak. Harremanetarako: 639 63 22 08