Atzo elkarretaratzea, bihar manifestazioa

Ubane Madera 2019ko aza. 15a, 12:20

Egoitzako hainbat langile elkarretaratzean atzo, eguena. Argazkia: Leire Ariznabarreta.

Atzera ere plazan eta kalean dira protestan Mesedeetako egoitzako langile ugari. Astelehenean hasi zuten hirugarren greba, eta euren egoera salatu eta baldintza hobeak eskatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Plaza Berrian. BIhar, berriz, Debabarreneko pentsiodunen mugimenduak deitutako manifestazioan parte hartuko dute, Eibarren, 12:00etan.

Soraluzeko egoitzan protestan diharduten langileak ELA sindikatuak deituta dabiltza egunotan mobilizatzen. Eta hain justu, sindikatu berberak bat egin du bihar, zapatua, pentsiodunen mugimenduek egingo dituzten mobilizazioekin. 

Hori horrela, Eibarko manifestazioan parte hartuko du greban dabiltzan Mesedeetako egoitzako langileen ordezkariek.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.