80 urtetik gorako 100 lagun baino gehiago elkartuko dira zapatuan Itxaropenan

Ubane Madera 2019ko aza. 14a, 11:43

Bikotea iazko bazkarian.

Zapatuan, 80 urtetik gorakoen omenaldi-topaketa egingo dute Itxaropena erretiratuen elkartean. 100 lagun pasak eman du izena. Aurtengo edizioan Lucia Etxabe, 92 urtekoa, eta Carmelo Mendizabal, 91 urtekoa, omenduko dituzte. 14:00etan hasiko da bazkaria.

Zapatuan, honako menua izango dute Itxaropena elkartean: menestra inperiala, bakailaoa bizkaitar erara, txahal masailak piperrekin, eta etxean egindako hostopilezko tarta eta helatua.

Bazkalostean egingo dute, ohi denez, urtero bi adinduri egiten dieten omenaldia: aurten Lucia Etxabe, 94 urtekoa, eta Carmelo Mendizabal, 91 urtekoa, omenduko dituzte eta besteak beste, argazki bana jasoko dute oroigarri.

Topaketa borobiltzeko, mexikar doinuekin alaituko ditu bertaratutakoak Marisa Iturbek, Soraluzen jaiotako abeslariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.