152 erreklamazio

Ubane Madera 2019ko aza. 15a, 09:30
Igerilekua hutsik, atzo goizean.

Igerilekua itxita izateagatik kiroldegiko abonuaren zati bat itzultzeko eskaerak aurkezteko epea, gaur barikua, bukatuko da. Orain arte, 152 eskaera jaso dituzte, espero baino gehiago. Hala ere, eskatutako guztiei bueltatuko diete dirua datozen egunotan.

Abonuaren zati bat bueltatzeko jasotako eskaerak ez dira norbanakoek egindakoak bakarrik. Kasu batzuetan, pertsona bakarrari dagokio eskaera, baina beste batzuetan, abonu familiarren kasuan adibidez, bati baino gehiagori dagokie, txartel berearen barruan hiru pertsonatik gora daude-eta. 

Bi hilabetez izan zen kiroldegia itxita obrengatik: ekainaren 30etik irailaren 30era bitartean. Bada, Soraluzeko Udalak tarte horretan igerilekua ezin erabili izanagatik abonuaren zati bat eskatzeko aukera eman die erabiltzaileei. E

Kopuruak

Abonu motaren araberako kopuruak bueltatuko dituzte, 16 eta 54 euro bitartean:

  • Familiarra: 54 euro

  • Familiar langabea, erretiratua, minusbaliatua eta laguntza soziala jasotzen dituztenak: 27 euro

  • Familia ugariak eta guraso bakarrekoa: 35 euro

  • Indibiduala, 18 urtetik gora: 30 euro

  • Indibiduala 18 urtetik behera, ikasleak, langabeak eta laguntza soziala jasotzen dutenak: 20 euro
 • Indibiduala, erretiratua eta minusbaliatua 16 euro