Sute txikia, Gabolatsen

Ubane Madera 2019ko aza. 13a, 11:03
Gabolats kalea.

Atzo, martitzena, arratsaldeko lehen orduan sustoa izan zuten Gabolats kaleko 12. zenbaki inguruan: berogailuaren kontra ipinita zegoen arropak eskegitzeko esekitokiak su hartu zuen. Eibarko suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu eta haiek emendatu zuten sua.

14:30ak aurretik piztu zen sua Gabolats kaleko 10. zenbakiko etxebizitza batean. Ertzaintzak kontatukoaren arabera, estufa elektrikoa arropa eskegitzeko esekitokiarekin kontaktuan zegoen, eta su hartu zuten batak zein besteak.

Lekukoen arabera, etxeko bizilagunak sutan zeuden hainbat jantzi leihotik bota zituen, eta esekitokia bera ere sutan zegoela kalera atera zuen ataritik. 

"Kalte material txikiak"

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu ziren. Azken horiek jakinarazitakoaren arabera, 14:41ean bertaratu ziren Eibarko suhiltzaileen bi kamioi, eta 14:45erako sua emendatuta zuten. “Kalte material txikiak” izan zirela jakinarazi dute. Ertzaintzak helarazitako xehetasunen arabera, etxebizitzako sukaldeko zorua urez beteta zegoen baina beheko komertzioek ez zuten kalterik jasan.