Ines Osinaga Soraluzen, bakarka eta biluzik soinua eta makinak hartuta

Egoitz Unamuno 2019ko aza. 13a, 08:00
Ines Osinaga.

Domekan, Ines Osinaga musikariak emanaldi berezia eskainiko du antzokian: Alutik

Arrasatearrak bakarkako bira laburra hasiko du azaroan eta kontzertu kopuru mugatua eskainiko du negua amaitu bitarte. Horietako bat izango da Soraluzekoa. "Kontzertu biluziak izango dira, soinua hartu eta bakarka eskainiko ditudanak. Eskainiko ditut azken urteotan bidelagun izan dituen kantuak. Kantuak aitzakia dira beste gauza batzuk kontatzeko".

Kontzertua Musika Eskolak antolatu du Udaleko Emakumeen Topagunearen laguntzarekin. Berez, maiatzeko Trikitixa Egunaren bueltan zen eskaintzekoa kontzertua baina azkenean azarora atzeratu dute. 

Hitzordua: Azaroak 17, domeka, eguerdiko 12:30ean, antzokian. Ateak 12.00etan zabalduko dituzte.