XXXI. argazki rallya, domekan

Ubane Madera 2019ko aza. 12a, 11:12
Kontrargiren argazkietako batzuk.

Kontrargi Argazki Kolektiboak XXXI. argazki rallya antolatu du, domeka honetarako. Parte hartzeko izena bertan egunean eman behar da, 08:30etik 09:30era, Elkartegian: 5 euro ordaindu behar dute 14 urtera bitartekoek eta 10 euro gainerako guztiek. 

Bertako eta inguruko argazkizaleendako hitzordua egin du Kontrargi Argazki Kolektiboak: XXXI. argazki rallya. Domekan jokatuko da, eta ohi denez, bertan egunean emandako bost gai oinarri hartuta atera beharko dituzte lehiakideek argazkiak.

Euskadiko rallyrako puntuagarria

Parte hartzeko izena domekan bertan eman behar da, 08:30etik 09:30era, Elkartegian: 5 euro ordaindu behar dute 14 urtera bitartekoek eta 10 euro gainerako guztiek. Soraluzeko argazki rallya puntuagarria da Euskadiko Herriz Herri rallyen zirkuiturako.