Gaur zabalduko dute ludoteka

Ubane Madera 2019ko aza. 12a, 09:54

Udal langileak kiroldegiko sabaiaren egoerari begira.

Ludotekan eta kiroldegiko goiko sarreran azaldutako itoginak gerarazi ondoren, gaur normal zabalduko dute ludoteka. Obrak egiten dabiltzan kiroldegiko esparrua geruza iragazgaitzarekin estali dute, eta horrela lortu dute itoginak neutralizatzea.

Domekan antzeman zituzten itoginak kiroldegiko goiko solairuko hainbat puntutan: ludotekako bi gelatan, pasilloan eta kiroldegirako goiko sarreran. Domekan bertan sabaiko hainbat panel kendu egin behar izan zituzten egunean zehar, tetxoan pilatuta urari bide egiteko. 

Geruza iragazgaitza

Atzo, astelehena, berriz, Udaleko aparejadorea eta alkatea kiroldegiko obrak egiten diharduen Artzamendi enpresako ordezkariekin egoera aztertzen ibili ziren; ikusi zuten ura barrura sartu zela goiko kainu bidetik eta erabaki zuten obrako esparrua geruza iragazgaitz batekin estaltzea.

Bada gaur goizean egoera ikuskatzera bertaratu direnean, dagoeneko itoginik ez zegoela ikusi dute. Eta erabaki dute gaur normal zabaltzea ludoteka. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.