Zapatuan manifestazioa egingo dute Eibarren

Erredakzioa 2019ko aza. 11a, 13:50

Gaztaina-jana eginez aldarrikatu dituzte pentsioak gaur. Argazkia: Txaro Lete.

Gaztanerre eguna izanda, gaztaina-jana egin dute gaur, pentsioen aldeko elkarretaratzean, kontzejupean. Bestalde, dei egin dute zapatuan Eibarren egingo den manifestazioan parte hartzeko.

Pentsioen aldeko ezohiko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian: erretako gaztainak partitu dizkiete bertaratutakoei, gaur da-eta Gaztanerre eguna.

Bestalde, iragarri dute zapatuan, 12:00etan Debabarreneko pentsiodunen mugimenduek manifestazioa egingo dutela Eibarren, Untzagatik abiatuta.

Besteak beste, pentsioak Konstituzioan blindatzea, KPIren araberako eguneratzea eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.