Zirkulazio aldaketak

Ubane Madera 2019ko aza. 7a, 10:08

Ibilgailuak kentzeko oharra, Erregetxean.

Gaztañerre azoka dela-eta, biharko barikua, libre laga behar da Erregetxeko aparkaleku osoa. Bestalde, zapatuan lehen ordutik itxita izango da erdiguneko zirkulazioa, eta ibilgailuek Estaziñotik eta Errabaletik egin beharko dituzte joan-etorriak. Eta frontoia ere zapaturako libre laga beharko da, baserritarrendako eta artisauendako.

Bihar, barikua, hasiko dira muntatzen Gaztañerre azokarako postuak eta taula, Erregetxean. Hori dela-eta, bertan aparkatutako ibilgailuek 08:00etarako erretiratuta egon behar dute. Ipinita daude hori jakinarazten duten hesiak eta kartelak. 

Erdigunea eta frontoia

Bestalde, zapatuan goizeko lehen ordutik erdigunea zirkulaziorako itxita egongo da, jai-egunetan moduan. Eta frontoiko aparkaleku guztiak libre egon beharko dute zapatuko lehen ordurako, baserritarrek eta artisauek bertan aparka dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.