Dagoeneko 85 lagunek eman du izena 80 urtetik gorakoen topaketarako

Ubane Madera 2019ko aza. 6a, 09:38
Iazko omenaldia.

Azaroaren 16an egingo dute 80 urtetik gorako herritarrendako bazkaria eta omenaldia, eta dagoeneko 85 lagunek eman du izena. 110 bazkaltiarrendako lekua dago, beraz, interesa izanez gero, komeni da ahalik eta bizkorren ematea izena. Bihar, eguena, 11:00-12:00etara egongo dira Itxaropenako bulegoan.

Badoa itxuratzen 80 urtetik gorakoen aurtengo topaketa. Bihar, eguena, erabakiko dute zein emakumezko eta gizonezko omenduko dituzten azaroaren 16ko ekitaldian, eta dagoeneko erabakita dute, aurten dantzaldia barik, kantaldia egingo dutela. Horretarako mexikar kantuak interpretatzen dituen abeslaria ekarriko dute.

85 herritarrek ja eman du izena topaketarako; 110 lagunendako lekua dagoela kontuan hartuta, bertaratu nahi ezkero, komeni da izena ahalik eta lasterren ematea. Bihar, eguena, 11:00-12:00ak bitartean egongo dira Itxaropenako bulegoan horretarako, eta baita datorren asteko martitzenean ere.