Eguenetik eskuragarri

Ubane Madera 2019ko aza. 5a, 09:28

Mari Mar Deza harakina egutegia erakusten, gaur, martitzena.

Kontrargi Argazki Kolektiboak gertu du 2020ko egutegia, eta haren aleak banatu ditu ohiko saltokietan. Izan ere, eguenean, hilaren 7an ipiniko dituzte salgai, 2 euroren truke. Ohi denez, Soraluzeko paisaiak zein ospakizunak erakusten dituzten argazkiekin osatu dituzte egutegiko 12 hilabeteak.

Honako lekuetan eskuratu ahalko dira Kontrargiren egutegiak, ostegunetik aurrera: Etxabe harategian, Marimar harategian, Iñarra harategian, Bolintxo okindegian, Mendizabal okindegian, Iratxo Goxodendan, Arcelus saltokian eta Asigor tabernan. 

Herriko argazkizaleenak

Halaber, Soraluzeko argazkilaritza kolektiboak ohartarazi du aurten ere ez dela salmenta-posturik izango Gaztañerre azokan.

Egutegiak Soraluzeko hainbat txoko, ospakizun zein paisaia erakusten ditu, hilabete bakoitzari dagozkion ezaugarriekin. Kontrargi Argazkilari Kolektiboko kideek eurek zein bestelako argazkizaleen erretratuekin jantzi dituzte 12 hilabeteak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.