Bihartik aurrera erdigunea itxita

Ubane Madera 2019ko urr. 30a, 12:20

Zubi nagusia gaur goizean.

Oraingo barikua jai-eguna denez, Udaltzaingoak gogora ekarri du bihar, eguena, erdigunea itxi egingo dutela zirkulaziorako. Hain justu, bihar 18:00etarako igoko dituzte piboteak.

Bihar eguena, 18:00etatik itxita izango da erdigunea ibilgailuendako. Barikuan egun osoz egongo da horrela, eta zapatuan, berriz, goizez zabalduko dute, 13:00ak bitartean. Gero, astelehenera bitartean, ostera ere itxita izango da erdigunea, Antxintxika Lasterketa egiten den momentuan izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.